...Ze kojonia! Hau duk hau karaja puta! Zarauzko hautsontzi guztiak
edan izango banizkiake bezala sentitzen nauk. Ez nauk ezertaz gogoratzen,
ederra nobedadea! Nire bizitza etengabeko jauzi bat duk. Beti mozkorra, beti
pasatuta, beti resakarekin eta beti memoria ezabatuta. Hogeita hamar urte
dizkiadan arren, nire burmuinak bost ere ez zizkidak gordetzen. Jaiotzetik izan
dizkiadan neurona urriak hiltzen joan dituk urteen poderioz, baina hori
bakarrik izango bahuke, gaitz erdi! Urdaila zulatuta zeukaat. Hainbeste gin
tonic-ek zeharo ustelduta laga zidatek. Birikak ere belztuta zeuzkaat. Makina
bat urte pipardoak erretzen igaro
ostean, kasik ez nauk gai arnasa hartzeko ere. Sudurraz zer esanik ez,
platinozkoa edukiko nikek nire ekonomia ez bahuke hain miserablea izango.
Horren ordez, zulo ikaragarri batekin konformatu beharko nauk. Nire garai
bateko zakil indartsu eta potentea, txoixo
uzkur eta ganorabako bat bilakatu duk. Gainera, burusoil gelditzen hasi
nauk. Kauen dio! Nire gainontzeko atalekin ez bezala, hau ez zekiat
zergatik ostia gertatzen ari duken. Jainkoaren mendekuren bat izango duk seguru
aski, eliza orduak putetxean igarotzeagatik. Eta zer ostia espero duk ba, alu
hori? Jar hitzak emagaldu goxo batzuk eta whixkizko iturri amaigabe bat eta
ikusiko duk zenbat jarraitzaile izango hituzkeen.
Kaka zaharra! Ez zeukaat indar
gehiegirik nire bizitza aurrera eramateko. Dena den, hau duk aukeratu diadan
patua, ez zegok besterik. Kasta erakutsi beharra zegok. Gaur ere ezingo nauk ba
etxean gelditu. Hobeto. Nire arimaren mamuek oso-osorik jango zidatek eta
bestela.
Ez zekiat ze egun ostia den, baina
berdin zaidak. Udara duk. Egongo duk baten bat. Eta bestela ere ez zaidak
askorik inportako. Ni bezalako antisozial batek ez dit bere buruaz gain
konpainia gehiagorik behar. Eztarria bustita, birikak beteta eta sudurra
suntsituta diadan bitartean, koskobiloak eutsi eta aurrera!
Nire eguneroko ibilbidea hasteko
ordua duk. Ezin duk profesionala izan ez baduk hire lana serio hartzen. Berdin
dik zein duken hire betebeharra. Bost axola, oteroa haizen, munizitala
edo atzeratua. Pasioa jarri behar duk egiten duan ustelkeria oro gauzatzean,
bestela ez zegok ez pulamenturik ezta
ere etorkizunik.
Pare bat kaña hartu beharko dizkiat
umorea hartzen hasteko, ederki etorriko zaidak halako egun petralean. Lehenengo
zintzur bustitzearekin batera komunera zuzentzen nauk. Atzoko txakar uztak
amaitu behar dizkiat bizitzen hasi ahal izateko.
Buf. Gogor sartu duk putakumea.
Baina ondo sentitzen nauk. Ederki. Inoiz baino hobeto. Ateak ireki zizkioat
nire zorameneko pentsamendu zaparradari. Mila ideia. Mila burutazio filosofiko.
Denak batera. Denak itzulipurdika. Guztiak nire burmuinean leku iraunkor bat
aurkitu nahian. Baina ezinezkoa duk. Zurrunbilo izugarri bat ari duk sortzen
nire kaskezurrean.
Oraintxe
hasi nauk ni izaten benetan. Bai horixe. Masailezurraren motorra piztuta zegok
eta zerbeza edatea arnastea bera baino errazagoa duk. Nire makinaria herdoildua
martxan jartzen ari duken seinale. Jada ez zegok atzera bueltarik.
Ipurtzuloraino jarriko nauk beste behin. Nire osotasun fisiko eta mental guztia
galtzeraino eta batere inporta gabe gainera. Beste kaña bat edango diat eta
dena porkulo hartzera.
Nire
arimaren egonkortasuna joan duk dagoeneko. Nire gorputzaren gaineko kontrola
galdu diat honez gero. Eskuak ezin geldik eduki, matraila geldirik ezin izan.
Ahal diadana baino gehiago nahi diat hitz egin, posible ez duken arren.
Zigarroak bata bestearen atzetik eta dena zerbeza litroak eztarria gainezka
jartzen zidateken bitartean. Argi zagok, sekulako ostia zeukaat soinean. Baina
burua ederki diat oraindik. Oraintxe bertan edozer gauza egiteko gai sentitzen
nauk. Kontxintxinaraino joan eta
etorria egingo nikek pitillo hau
akabatu baina lehen. Dena den, hori denbora alperrik galtzea izango huke.
Nahiago diat hemen gelditu, sekulako nexkak zeudek eta. Polittak, parranda zaleak
eta gainera eusko labelarekin. Zer gehiago nahi duk.
Pare
bat kalabaza jaso ondoren (ez duk harritzekoa jetazo honekin), bazirudik zortea nire alde jartzen ari dukeela.
Emakume zoragarri bat ezagutu diat (edo ala ematen dik behintzat horrenbeste
alkoholekin), eta ni bezain bakarrik zegokeela zirudik. Oso ederra duk atsoa,
bere begirada hutsak galtzontziloak dayola
uzten zizkidak. Izaeraz ere elegantea ematen dik, gainera.
Nire
etxerako bidea egiten ari gaituken bitartean, ezin zioat neure buruari eutsi.
Oraindik kristoren zartakoa zeukaat gainean. Espero diat lotsagarri ez naukeela
geldituko behintzat.
Apartamentuaren
goxotasunean murgildurik, arropa kentzen hasi duk. Zirudikeena baino polittagoa
duk, uste diat bihotza lehertuko zaidakeela. Horiek dituk horiek titiak,
muturra sartu eta inoiz ez ateratzeko modukoak. Ipurdi mamitsu eta tinkoa eta
izter zirraragarriak. Bere hanka tartea txoratzeko modukoa duk eta gori-gori
zegok gainera. Baziok salda, bai horixe. Eta ni bitartean hemen, kirtena zutitu
ezinik espita puta honen erruz,
ederra panorama. Horrelako emakume bat ez niake ezagutuko ezta beste mila urte
bizituta ere, kaka zaharra! Eta nik ez niala penagarri gelditu nahi...
Tabernetara
niak berriz ere, nexkapolit horren barre irainak alkoholarekin hil nahian.
Bizitza aurrera ziak, mundua ez duk hemen bukatzen. Laupa bost txupito eta berriz egurra ematera.
Edozein izkinatan seko gelditu arte, la ostia!
...Ze kojonia!
Hau duk hau karaja puta! Zarauzko hautsontzi
guztiak edan izango banizkiake bezalako sentsazioa zeukaat. Ez nauk ezertaz
gogoratzen, ederra nobedadea! Nire bizitza etengabeko jauzi bat duk. Beti mozkorra, beti
pasatuta, beti resakarekin eta beti memoria ezabatuta...
Zakuto Makuto by Artza Ursus is licensed under a Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional License.
Creado a partir de la obra en http://artzaursus.blogspot.com.es/2016/02/zakuto-makuto.html.
Hola de nuevo! Si me enseñas vasco, te enseño lo que sé de CSS3 y html para blogs :)
ResponderEliminarJajaja uff... Está complicada la cosa, lleva muchos años de trabajo que pueden no dar demasiados frutos. Pero siempre puedes vender tu alma al diablo y ahorrarte lo más duro... ;)
ResponderEliminar