Seguidores

jueves, 25 de febrero de 2016

Zakuto Makuto


...Ze kojonia! Hau duk hau karaja puta! Zarauzko hautsontzi guztiak edan izango banizkiake bezala sentitzen nauk. Ez nauk ezertaz gogoratzen, ederra nobedadea! Nire bizitza etengabeko jauzi bat duk. Beti mozkorra, beti pasatuta, beti resakarekin eta beti memoria ezabatuta. Hogeita hamar urte dizkiadan arren, nire burmuinak bost ere ez zizkidak gordetzen. Jaiotzetik izan dizkiadan neurona urriak hiltzen joan dituk urteen poderioz, baina hori bakarrik izango bahuke, gaitz erdi! Urdaila zulatuta zeukaat. Hainbeste gin tonic-ek zeharo ustelduta laga zidatek. Birikak ere belztuta zeuzkaat. Makina bat urte pipardoak erretzen igaro ostean, kasik ez nauk gai arnasa hartzeko ere. Sudurraz zer esanik ez, platinozkoa edukiko nikek nire ekonomia ez bahuke hain miserablea izango. Horren ordez, zulo ikaragarri batekin konformatu beharko nauk. Nire garai bateko zakil indartsu eta potentea, txoixo uzkur eta ganorabako bat bilakatu duk. Gainera, burusoil gelditzen hasi nauk. Kauen dio! Nire gainontzeko atalekin ez bezala, hau ez zekiat zergatik ostia gertatzen ari duken. Jainkoaren mendekuren bat izango duk seguru aski, eliza orduak putetxean igarotzeagatik. Eta zer ostia espero duk ba, alu hori? Jar hitzak emagaldu goxo batzuk eta whixkizko iturri amaigabe bat eta ikusiko duk zenbat jarraitzaile izango hituzkeen.
            Kaka zaharra! Ez zeukaat indar gehiegirik nire bizitza aurrera eramateko. Dena den, hau duk aukeratu diadan patua, ez zegok besterik. Kasta erakutsi beharra zegok. Gaur ere ezingo nauk ba etxean gelditu. Hobeto. Nire arimaren mamuek oso-osorik jango zidatek eta bestela.
            Ez zekiat ze egun ostia den, baina berdin zaidak. Udara duk. Egongo duk baten bat. Eta bestela ere ez zaidak askorik inportako. Ni bezalako antisozial batek ez dit bere buruaz gain konpainia gehiagorik behar. Eztarria bustita, birikak beteta eta sudurra suntsituta diadan bitartean, koskobiloak eutsi eta aurrera!
            Nire eguneroko ibilbidea hasteko ordua duk. Ezin duk profesionala izan ez baduk hire lana serio hartzen. Berdin dik zein duken hire betebeharra. Bost axola, oteroa haizen, munizitala edo atzeratua. Pasioa jarri behar duk egiten duan ustelkeria oro gauzatzean, bestela ez zegok ez pulamenturik ezta ere etorkizunik.
            Pare bat kaña hartu beharko dizkiat umorea hartzen hasteko, ederki etorriko zaidak halako egun petralean. Lehenengo zintzur bustitzearekin batera komunera zuzentzen nauk. Atzoko txakar uztak amaitu behar dizkiat bizitzen hasi ahal izateko.
            Buf. Gogor sartu duk putakumea. Baina ondo sentitzen nauk. Ederki. Inoiz baino hobeto. Ateak ireki zizkioat nire zorameneko pentsamendu zaparradari. Mila ideia. Mila burutazio filosofiko. Denak batera. Denak itzulipurdika. Guztiak nire burmuinean leku iraunkor bat aurkitu nahian. Baina ezinezkoa duk. Zurrunbilo izugarri bat ari duk sortzen nire kaskezurrean.
           
Oraintxe hasi nauk ni izaten benetan. Bai horixe. Masailezurraren motorra piztuta zegok eta zerbeza edatea arnastea bera baino errazagoa duk. Nire makinaria herdoildua martxan jartzen ari duken seinale. Jada ez zegok atzera bueltarik. Ipurtzuloraino jarriko nauk beste behin. Nire osotasun fisiko eta mental guztia galtzeraino eta batere inporta gabe gainera. Beste kaña bat edango diat eta dena porkulo hartzera.
Nire arimaren egonkortasuna joan duk dagoeneko. Nire gorputzaren gaineko kontrola galdu diat honez gero. Eskuak ezin geldik eduki, matraila geldirik ezin izan. Ahal diadana baino gehiago nahi diat hitz egin, posible ez duken arren. Zigarroak bata bestearen atzetik eta dena zerbeza litroak eztarria gainezka jartzen zidateken bitartean. Argi zagok, sekulako ostia zeukaat soinean. Baina burua ederki diat oraindik. Oraintxe bertan edozer gauza egiteko gai sentitzen nauk. Kontxintxinaraino joan eta etorria egingo nikek pitillo hau akabatu baina lehen. Dena den, hori denbora alperrik galtzea izango huke. Nahiago diat hemen gelditu, sekulako nexkak zeudek eta. Polittak, parranda zaleak eta gainera eusko labelarekin. Zer gehiago nahi duk.
Pare bat kalabaza jaso ondoren (ez duk harritzekoa jetazo honekin), bazirudik zortea nire alde jartzen ari dukeela. Emakume zoragarri bat ezagutu diat (edo ala ematen dik behintzat horrenbeste alkoholekin), eta ni bezain bakarrik zegokeela zirudik. Oso ederra duk atsoa, bere begirada hutsak galtzontziloak dayola uzten zizkidak. Izaeraz ere elegantea ematen dik, gainera.
Nire etxerako bidea egiten ari gaituken bitartean, ezin zioat neure buruari eutsi. Oraindik kristoren zartakoa zeukaat gainean. Espero diat lotsagarri ez naukeela geldituko behintzat.
Apartamentuaren goxotasunean murgildurik, arropa kentzen hasi duk. Zirudikeena baino polittagoa duk, uste diat bihotza lehertuko zaidakeela. Horiek dituk horiek titiak, muturra sartu eta inoiz ez ateratzeko modukoak. Ipurdi mamitsu eta tinkoa eta izter zirraragarriak. Bere hanka tartea txoratzeko modukoa duk eta gori-gori zegok gainera. Baziok salda, bai horixe. Eta ni bitartean hemen, kirtena zutitu ezinik espita puta honen erruz, ederra panorama. Horrelako emakume bat ez niake ezagutuko ezta beste mila urte bizituta ere, kaka zaharra! Eta nik ez niala penagarri gelditu nahi...
Tabernetara niak berriz ere, nexkapolit horren barre irainak alkoholarekin hil nahian. Bizitza aurrera ziak, mundua ez duk hemen bukatzen. Laupa bost txupito eta berriz egurra ematera. Edozein izkinatan seko gelditu arte, la ostia!
      ...Ze kojonia! Hau duk hau karaja puta! Zarauzko hautsontzi guztiak edan izango banizkiake bezalako sentsazioa zeukaat. Ez nauk ezertaz gogoratzen, ederra nobedadea! Nire bizitza etengabeko jauzi bat duk. Beti mozkorra, beti pasatuta, beti resakarekin eta beti memoria ezabatuta...



  Licencia de Creative Commons

2 comentarios:

  1. Hola de nuevo! Si me enseñas vasco, te enseño lo que sé de CSS3 y html para blogs :)

    ResponderEliminar
  2. Jajaja uff... Está complicada la cosa, lleva muchos años de trabajo que pueden no dar demasiados frutos. Pero siempre puedes vender tu alma al diablo y ahorrarte lo más duro... ;)

    ResponderEliminar